fbpx

Nortzuk gara

Itxaropena Jesusengan aurkitzen dugu

Jesus eredutzat hartu dugun pertsonak gara. Ez gara denok eliza berean partaide, ez gara ez Testigos de Jehova ez Mormoiak, eta ez zaitugu talde batean parte hartzeko presionatuko. Laburki esanda, Jesus aurkeztu nahi dizugu, guk ezagutzen dugun bezala ezagutu dezazun. 

Jesusek bizitza aldatu dit. Bizitzako plazer motzei jada ez diet begiratzen bete nazaten. Orain Jesus jarraitzen dut, nire bihotza asebete dezaken bakarra baita. Bakea, alaitasuna, erreferentzia-puntua, eta helburua ematen dizkit, baita zailatsunen artean ere. Jesus aski da!
Pablo
Pertsona arruntak gara

Eguneroko ohizko bizimoduak dauzkagu eta familia normaletan bizi gara.

Jesusek eragina du

Egoera guztietarako behar dugun zorroztasuna Jesusek daukala sinesten dugu.

Bibliak azaltzen digu

Biblian aurkitzen diren Jesusen historiek ematen dizkigute behar dugun adimena.

Beti errespetuarekin

Jesusek gugan izan duen eragina partekatu besterik ez dugu egin nahi. Iritzi ezberdinetako jendea errespetatzen dugu.

Hasi elkarrizketa

Jesusen pertsonarengan zeozer interesgarria aurkitu baduzu, jarri harremanetan gurekin. Hitza ematen dizugu ez zaitugula presionatuko edo bultzatuko ezertara. Pertsona bakoitzaren bidaia berezia eta bakarra dela sinesten dugu, eta bakoitzak nahi duenean bakarrik jo behar du aurrera. Hala ere, batzuetan lagungarria izan daiteke norbait bidelagun izatea. Gehiago jakin nahi baduzu, harremanetan jarri eta sakatu hemen duzun botoia.